XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Biltzar hau diseinatzerakoan planteatutako helburu orokorrak, bi hitzetan esateko, hauexek izan ziren: 1. Garrantzizko ikerketako arloetan eman diren garapenik aurreratuenak lehen eskutik ezagutzeko aukera edukitzea.
2. Atzerriko eta bertako adituen presentziaz baliatzea ekonomi mailako unibertsitate ikerketen bideak egokiro bideratuak zeuden ala ez kontrastatzeko.
3. Biltzarrean tratatu beharreko arloetan oraindik konpondu gabe dauden funtsezko arazoen profila hobetzeko abagadunea aprobetxatzea.
Azken helburu hau Biltzarra gure herrirako baliagarria izan zitezkeen ideiak egosi eta sortzeko esparru bezala erabiltzeko asmoarekin erlazionatua zegoen.
Eta hiru helburu orokor horiek aise bete direla esan behar da.
Eta orain, berriz, Ekonomiako Biltzarra azpibanatua egon den arlo desberdinekin erlazionaturiko beste gai espezifikoago batzuei pasako diegu errebista.
Bertan jorratutako gaiak, berriz, politiken koordinazioa desenplegua eta ziklo ekonomikoak izan dira.
Partaidetza-mailari dagokionez apala izan dela aitortu behar da, ez bait da lortu, salbuespenak salbuespen, unibertsitate-eremutik kanpoko profesionalak Biltzarrera erakartzea.